Zinpeko Itzulpena

Zinpeko Itzulpena

Englishpanish-ek Kanpo Arazoetako Ministerioak gaitutako zinpeko itzultzaileen sare zabal batekin lankidetzan jarduten du, hizkuntza-konbinazio guztietan; gainera, mota horretako itzulpenetan esperientzia zabala dute gure itzultzaileek.

Zinpeko itzulpena xede-organismo edo -erakundean legezko ondorio guztiak izateko egin den dokumentu baten itzulpen ofiziala da. Itzulpen mota honen balio ofiziala abuztuaren 27ko 2555/1977 Errege Dekretuak ematen du, Kanpo Arazoetako Ministerioaren Hizkuntzen Interpretazio Bulegoaren Erregelamendua onartzen duenak. Itzultzailearen ziurtapena, sinadura eta zigiluaren bidez, zinpeko itzultzaileak itzuli duen dokumentuaren zehaztasuna, fideltasuna eta zuzentasuna egiaztatzen dira, eta itzulpenari legezko balioa ematen dio.

Gure taldearen esperientziak kalitatezko zinpeko itzulpena bermatzen du arrazoizko epeetan, eta itzulpen ofizialak egiteko englishpanish hautatzen duten bezero partikularren nahiz enpresen eta nazioarteko hainbat erakunderen beharretara egokitzen da.

LANEKO METODOLOGIA

Interprete bat edo zenbait kontratatze lankidetzan egiten den prozesua da, eta bertan parte-hartze maila bera dute bezeroak eta englishpanishek. Interpretazio-eskaera bat iristen zaigunean, eta aurrekontua edo zenbait aurrekontu alternatibo (doan eta inolako konpromisorik gabe) bidali aurretik, galdera gutxi batzuk egiten ditugu ekitaldiaren ezaugarriei eta gaiari buruz, datak eta tokia, interpretazio-zerbitzuarekin lotuta bezeroaren behar zehatzen berri izateko. Ikusi nola lan egiten dugun.