Interpretazioa

Itzulpena | Interpretazioa
Negozio-bileretan, bidaia komertzialetan, kongresu eta hitzaldietan, edo telefono bidezko elkarrizketetan, baliteke berehalako eta ahozko itzulpena behar izatea zenbait hizkuntzatan. Azken hamar urteotan, ehun interprete inguruz osatutako sarea egituratzeko gai izan gara. Nazionalitate eta titulazio ugaritakoak dira, hizkuntza-konbinazio eta gai ugaritan berehalako disponibilitatea bermatzeko. Guztiek gutxienez bost urteko esperientzia dute laguntza-interpretazioan, kongresuetan eta bileretan, aldiberekoan edo esan ostekoan.

INTERPRETAZIO MOTAK

Interprete baten edo zenbaiten zerbitzuak eskatzera englishpanish-era jotzen duen bezeroak jakin ohi ditu zer interpretazio mota dauden eta zein den egokiena bere beharretarako. Edonola ere, laguntza eskain diezazukegu interpretazio moten inguruan, antolatzen ari zaren ekitaldi edo kongresurako, antolatu duzun bidaia edo negozio-bilerarako edo aurreikusita duzun telefono-elkarrizketa edo bideokonferentziarako zein kontratatu beharko duzun aztertzeko garaian kontuan har ditzazun. Interpretazioaren metodologia aztora dezaketen berezitasun asko dauden arren, seitan labur ditzakegu gurekin kontrata daitezkeen interpretazio-kategoriak.

Aldibereko interpretazioa

Interpreteak denbora errealean itzultzen du hizlariaren diskurtsoa, entzuleari ia aldi berean iristen zaio mezua jatorrizko hizkuntzan eta xede-hizkuntzan. Horretarako, ekipamendu tekniko espezifikoa behar da (kabinak, interpretazio-kontsolak, hargailuak eta abar); horiek ere eskura daitezke englishpanishen bidez.

Esan osteko interpretazioa

Diskurtsoa zatika banatzen da; interpretea hizlariaren alboan jartzen da eta liburuxka batean oharrak hartzen ditu hizlariak hitz egin ahala. Hizlariak diskurtsoaren zatia amaitutakoan hasiko da hizketan interpretea. Teknika honek interpretazioa moteltzen du, baina ekipamendurik behar ez denez, askoz ekonomikoagoa da aldibereko interpretazioa baino.

Xuxurlatutako interpretazioa

Entzule gutxi dauden kasuetan, gure interpretea entzuleen alboan jarriko da eta hizlariaren diskurtsoa laburbilduko duen aldibereko interpretazioa xuxurlatuko die. Entzule gehienek hitz egingo dute jatorrizko hizkuntza baina bi edo hiruk ez, eta horiei zuzenduko zaie zerbitzua.

Loturazko interpretazioa

Bi lagunek edo gehiagok esku hartuko duten elkarrizketa batean, interpreteak elkarri esandakoa itzuliko du, esan ostean edo xuxurlatuta. Ez da ekipamendu tekniko berezirik beharko eta, aldibereko esan osteko interpretazioarekin gertatzen den moduan, oharrak har ditzakete koaderno batean, liburuxkan edo tabletean.

Errele bidezko interpretazioa

Jatorrizko hizkuntzatik xede-hizkuntzara lan egiten duen interpreterik ez dagoenean, baina hizkuntza horiek hirugarren batekin lot ditzaketen interpreteak daudenean. Interpreteetako batek jatorrizko diskurtsoa hirugarren hizkuntzara itzultzen du, eta jarraian, beste interpreteak hirugarren hizkuntzako mezua xede-hizkuntzara itzultzen du.

Ikusizko interpretazioa

Interpreteak ahoz ozenez irakurriko du jatorrizko hizkuntzan idatzitako dokumentua xede-hizkuntzan idatzita balego bezala. Noski, ez da beharrezkoa ekipamendu teknikorik interpretazio mota hori egiteko eta, berehalakoa denez, sarri erabiltzen da ospitale eta osasun zentroetan, baita epaitegi eta erakunde publikoetan ere.

LANEKO METODOLOGIA

Interprete bat edo zenbait kontratatze lankidetzan egiten den prozesua da, eta bertan parte-hartze maila bera dute bezeroak eta englishpanishek. Interpretazio-eskaera bat iristen zaigunean, eta aurrekontua edo zenbait aurrekontu alternatibo (doan eta inolako konpromisorik gabe) bidali aurretik, galdera gutxi batzuk egiten ditugu ekitaldiaren ezaugarriei eta gaiari buruz, datak eta tokia, interpretazio-zerbitzuarekin lotuta bezeroaren behar zehatzen berri izateko. Ikusi nola lan egiten dugun.
Hala, bezeroari aholkuak ematen dizkiogu egokiena den irtenbideari edo irtenbideei buruz, zerbitzuaren kalitatea nahiz eskuragarri duen aurrekontua kontuan hartuta. Horrekin lotuta, bezeroari adieraziko diogu esan osteko interpretazioa edo aldiberekoa egitea hobe den (aldiberekoaren kasuan beharrezko ekipamendu teknikoari buruzko aholkuak ere eman ditzakegu); interprete bat edo gehiago behar diren; zer material eman beharko zaizkien aurrez interpreteei eta abar.